XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Fitxa horren orrialde-zenbakia (1).

Uneko testuinguruan irispidean ditugun funtzioetako batzuk eta berorien esanahia.

Diseinua nola sartu

Une honetan dena prestaturik dago gero informazioa gordetzeko erabiliko den fitxa diseinatzeko.

Eman dezagun, adibidez, pertsonalaren fitxategirako erabili nahi dugun fitxa ondorengo hau bezalakoa dela: Enplegatuaren fitxa

Enplegatu-zenbakia:
Kontratazio-data:
Izena:
Kalea / Plaza:
Hiria:
Probintzia:
Posta-kodea:
Kargua:
Soldata.

Eremuen izenak sartzeko, kurtsorea pantailan agerterazi nahi den tokiraino eraman eta hantxe tekleatzea aski da.

Ondoren ageri diren teklaok kurtsorea leku batetik bestera nahi den bezala mugitzen laguntzen dute.

Kurtsorea hurrengo lerroaren hasierara eramaten du
Kurtsorea karaktere bat ezkerrerago eramaten du
Kurtsorea karaktere bat eskuinerago eramaten du
Kurtsorea lerro bat gorago eramaten du
Kurtsorea lerro bat beherago eramaten du.

Gidaliburu honetan aurkitu dituzun adibideei dagokienez, ez ezazu jarri fitxaren izenburua berorren goreneko aldean eta egizu kontu ea eremu guztien izenak sartu dituzun: Enplegatu-zenbakia, Kontratazio-data, Izena, Kalea / Plaza, Hiria, Probintzia, Posta-kodea, Kargua eta Soldata.

Eremu bakoitzaren izenaren bukaeran bi puntu (:) jarri.

Mugitu kurtsorea pantailan zehar batetik bestera eta egin itzazu behar diren aldaketa eta zuzenketa guztiak, harik eta ondoko pantailan bezala fitxa agertu arte:.